AMUGErentzat funtsezkoa da Ijito Herriaren hiritar-eskubideen alde egitea. Horregatik, ijitoen komunitatearen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko eta babesteko zerbitzu ugari eskaintzen ditu arlo honek.

Informazio eta Aholkularitza Zerbitzuaren bidez, tokiko baliabideei buruzko orientazioa ematen diegu familiei, eta administrazioko izapideak kudeatzen laguntzen diegu. Gainera, kultur aholkularitza eskaintzen zaie erakunde publiko zein pribatuei.

2015etik aurrera, Idazkaritza Ijitoa Fundazioarekin lankidetzan, gure egoitza Lanbideren Bulego Laguntzailea da, eta zenbait zerbitzu eskaintzen ditugu, Enplegu Eskariaren kudeaketarekin, lan-orientazioarekin eta prestakuntzarekin lotuak.

Era berean, arreta berezia ematen diogu ijitoen komunitateko gazteen aktibazioari eta prestakuntzari; horren harira, laguntza ematen diegu enplegurako prestakuntzan. Horretarako aliantzak dauzkagu Basauriko, Bilboko eta Sestaoko ikastetxe batzuekin, eta, horietan, ikasketa eta garapen profesionalerako aukerak maximizatu nahi ditugu.

Prozesu honen bigarren fasean, gure helburua da prestakuntza behar bezala osatu duten gazteei laguntzea lan-munduan sartzen, prestakuntza-ibilbide espezializatuetara edo zuzenean lan-merkatura sartzeko aukera eskainiz.