Nor gara

AMUGE elkartea —Euskadiko emakume ijitoak bultzatzeko eta ahalduntzeko kulturarteko elkartea— 2003ko otsailean sortu zen. Aitzindariak izan ginen Bizkaian: emakume ijitoen lehen elkartea izan ginen.

AMUGEk 138 bazkide ditu, eta elkarteak konpromiso sendoa du ijito herriaren egoerarekin, eta, bereziki, emakume ijitoen egoerarekin.

Hori dela eta, ijitoen komunitatearen eskubideak eta garapen integrala babestea da elkartearen misio orokorra, eta, zehazki, EAEko emakume ijitoen sustapena eta ahalduntzea bilatzen ditugu, betiere gure berezitasun etniko eta kulturalak galdu gabe.

Gure ikuspegia eta esku-hartze sozial komunitarioak gauzatzeko markoa “dialogozko feminismo ijitotik” eraikitzen da, borroka hauen arteko harremana oinarritzat hartuz: arrazakeriaren aurkako borroka —zehazki, antigitanismoaren aurkakoa—, eta indarkeria matxistaren forma ororen aurkako borroka.

AMUGE elkarteko kideok, emakume ijito gisa bizi dugun errealitatetik abiatuta, beharrezkotzat jotzen dugu feminismo ijitoa txertatzea emakumeen eskubideen aldeko eta indarkeria matxisten aurkako borrokan. Gure jardunaren oinarria beste emakume batzuekin berdintasunez hitz egitea da, aintzat hartuz emakumeen era askotako kulturak eta hezkuntza-mailak.

Posizio ideologiko politiko hori bat dator gure barne- zein kanpo-egiturarekin, bai eta gure ekintzekin, xedeekin eta proiektuekin ere.

areas

Esku-hartze arloak eta proiektuak

Hezkuntza eta Gazteria

Eragin Politikoak eta Boluntariotza

Orientazioa eta Enplegua

Berdintasuna

areas

Erakunde laguntzaileak