Txiki Golé neska ijitoen abesbatza jarri du martxan AMUGEk

AMUGEk Txiki Golé abesbatza jarri du martxan,
6 eta 11 urte bitarteko neska ijito bilbotarrek osatua. Parte- hartzaileak musika hezkuntzako saioetara joaten ari dira astero gure lokalean, Otxarkoaga auzoan. Prestakuntzak solfeoa, perkusioa eta pianoa, kantuko teknikak eta gorputz-adierazpena barne hartzen ditu. Ekimen honen abiapuntua Gure Golé emakume ijito feministen abesbatzarekin izandako esperientzia ona da. AMUGEk sortu zuen 2017an, aurreko Bilboko abesbatza feministen ekimenetan oinarrituta, hala nola La Koran, Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako proiektua da.

Gure Golék erakutsi du ijito feministen abesbatzak tresna indartsua direla ijitoen kontrako iruditeria arrazista eta sexista eraldatzeko, emakume erromaniak sumiso eta boteregabetzat aurkezten baititu. Estereotipo horrek emakume eta neska ijitoen oraina eta bizi-mugak baldintzatzen ditu. Testuinguru horretan, Txiki Goléko partaideak erreferente bihurtuko dira gure komunitatean zein euskal jendartean, beren ahots-kordak eta musika-tresnak dardarazten, ijito feministen harrotasuna eta errebeldia aldarrikatzeko. Read more

Arrazakeriari buruzko barometroak arazoaren parte direnean

Imajinatu galdera hauek egiten dizkizutela barometro instituzional baterako: “Nola ikusten dituzu pertsona zuriak gainerako gizartearekin alderatuta: gatazkatsuagoak/ zintzoagoak/ langileagoak/ solidarioagoak?” Ezohikoa izango litzateke, ezta? Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, zalantzan jarri nahi dugu ikerketa soziologikoetan hain errotua dagoen joera:

gehiengo sozialei boterea ematea, baztertutako gizarte-taldeak epaitzeko. Ikuspegik, Immigrazioaren Euskal Behatokiak, urtero egiten du jatorri atzerritarra duten biztanleen

inguruko pertzepzio eta jarrerei buruzko barometroa, eta 2023ko urtarrilean aurkeztu zuen Ijito Herriari buruzko lehen baliokidea. Orduan, gure lehen erreakzioa esker onekoa izan zen, bizi ditugun egiturazko indarkeriei buruzko datu eguneratuen premia handia dugulako, eta politika publikoak diseinatzeko baliogarriak izan daitezkeelako. Aitzitik, Neurtu 2022 txostena sakon irakurrita, planteamenduak kirrinka egin zigun eta, are gehiago, erraietan sentitu genuen zenbait galderek birbiktimizatu egiten gaituztela.

Ez gara Ikuspegiren metodologiaren azterketa kritikoa egin dugun lehenengoak. Zehazki, Jokin Azpiazu Carballo EHUko soziologoak, LGTBI herritarrei buruzko Neurtu 2021 barometroarekin kolaboratu zuen, eta Ikuspegiren Zabaldu monografikoan adierazi zuen gure antzeko ezinegona. Hasteko, integrazioaren eta tolerantziaren markoa zalantzan jarri zuen: hau da, barometroek arreta jartzen dute herritarrek adierazten duten sinpatia-mailan, egiturazko indarkerien hedapena neurtu beharrean. Beste hitzetan, herritarren % 60k esan arren ez lukeela arazorik izango ijitoak kontratatzeko edo etxebizitza alokatzeko, baina gure elkartearen esperientziaren arabera ijitoen ia % 100ek arazoak ditu enplegua eta etxebizitza lortzeko.

Bigarrenik, “desiragarritasun joera” delakoa konpentsatzeko moduak bilatzeko beharra adierazi du Azpiazuk; hau da, jendearen erantzunak zuzentasun politikora egokitu ohi direla eta, hortaz, ez dutela balio jarrera arrazisten benetako zabalkundea neurtzeko. Horren adibide argia da, Neurtu 2022eko datuen arabera, euskaldunen % 38ak soilik saihestuko edo ukatuko lukeela seme-alabak ikasle ijito asko dituzten eskoletara eramatea; jakin badakigun arren askoz kezkagarriagoa dela eskola-segregazioaren errealitatea Euskal Autonomia Erkidegoan.

Alabaina, bereziki asaldatu gaituzte gure kulturari, gure ohiturei eta gure kalitate moralari buruzko epaiak sustatzen dituzten galdera-multzoek; are gehiago kontuan izanda % 30ak soilik adierazi duela lagun edo ezagun ijitoak dituela. Ohiko zurrumurru arrazistei erreferentzia egiten dietenak baino (esaterako, delinkuentzia eragiten dugun ala ez), oilo- ipurdia eragin digute gure haurtzaroa jomugan jartzen dituzten esaldiek: “Ikasle ijitoek jaitsi egiten dute eskoletako hezkuntza-maila” edo “Ijitoak ez dira aurrera ateratzen egokiak ez diren balioak irakasten dizkietelako haien seme-alabei”.

Ikertzaileek txostenean argudiatzen dute “estrategia metodologikoa” dela herritarrei ideia estereotipikoak galdetzea. Aitzitik, estrategia kaltegarria iruditzen zaigu, Ijito Herria talde homogeneo eta antigoniko gisa pensatzera gonbidatzen duelako eta estereotipoak errepikatzeak iruditeria negatiboa eta desitxuratua indartzen duelako. Komeni da kontuan hartzea Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideetan oinarritutako datuen ikuspegia txostenean egiten duen ohartarazpena:

herritarrei egindako iritzi-inkestek “ez dute diskriminaziorik, aurreiritzirik edo estereotipoik sortu behar zenbait biztanle-talderen kaltetan, ezta lehendik daudenak indartu ere”.

Zentzu horretan, Azpiazurekin bat gatoz datuak interpretazio arduratsu eta konplexu batekin laguntzearen beharraz. Aitzitik, Neurtu 2022 barometroan ez da inolako elementurik aurkezten (ez galdetegian, ezta txostenean ere) harrera kezkagarria duten genero-aurreiritzi antigitanoak ezabatzeko: esaterako, inkestatutako lautik hiruk adierazi dute ijitoak gainerako herritarrak baino matxistagoak garela, eta gure kulturak emakume ijitoen emakume ijitoon hezkuntza- eta lan-garapena mugatzen duela.

Bestalde, inkestaren beste bloke batean herritarrei galdetzen zaie ea ijitoen aurkako indarkeriaren lekuko izan diren (txantxetatik hasita). Deigarria da barometroek herritarrei esleitzea lekukoaren edo biktimaren papera, baina inoiz ez erasotzailearena. Ez al litzateke interesgarria izango galdetzea zer egin duten eraso arrazista baten aurrean; isildu, aldendu, borrokatu edo konplize bihurtu?

Agian Ikuspegik bere metodologia findu izango luke kolaboratzaile-taldera ikertzaile ijitoren bat gehitu izan balu, hala nola Patricia Caro Maya (genero-antigitanismoan aditua), Nicolás Jiménez (soziologoa), Araceli Cañada Ortega (ijito-kulturari buruzko lehen unibertsitate- irakasgaiaren bultzatzailea) edo Helios F. Garcés (analista politikoa). Aitzitik, bi gizon akademiko zuri aukeratu ditu, eta modu horretan indartu du aholkulari ijito kualifikaturik ez dagoelako aurreiritzia.

Ez da inolaz ere gure asmoa aurreiritzi arrazistak neurtzen dituzten ikerketen aurka egitea; behar-beharrezkoak ditugu gure antigitanismo-salaketak laguntzeko. Eskatzen duguna da Akademiak eta erakundeek ikerketa hauen oinarri metodologikoak berrikustea.
Horretarako, funtsezkoa iruditzen zaigu epistemologia kritikoez ikastea (feministak, antikolonialak, parte- hartzaileak…), justizia soziala eta giza-aniztasuna aldarrikatzeko ezagutza-esparru egokiagoak eskaintzen dituzten aldetik.

Amaitzeko, Neurtu 2022 ikerketako beste bi datu kezkagarri nabarmendu nahi ditugu: inkestatutako pertsonen % 85ek baino gehiagok ukatu du arrazakeria antigitanorik dagoenik ikastetxeetan, merkataritza-establezimenduetan edo Administrazio Publikoaren zerbitzuetan, eta ia erdiek gure bazterkeria egoeraren errua egozten digute. Orduan, ba al du zentzurik ezjakintasunari eta aurreiritziari bozgorailua ematen jarraitzeak? Gure ustez, antigitanismoa aitortzeko eta borrokatzeko formula beste bat izan behar du: ijitoen jakintza eta erresistentzietatik ikasteko jarrera hartzea eta sustatzea. Ezinbesteko baldintza iruditzen zaigu, berdintasunean eta aniztasunarekiko errespetuan ardaztutako gizarte bat eratzeko.

*Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Politiko eta Soziologiako hurrengo ikertzaileek ere sinatu dute: Tania Martínez Portugal, Zesar Martínez eta Jule Goikoetxea.

Bideratu Roma Ijito Gazteen VII. Topaketa Irekia

Mahai-ingurua proiektuko parte-hartzaileekin, bigarren hezkuntzako hiru ikaslerekin eta ikasle batekin.

Oraindik irauten digu atzo Urdulizko 42. campusean ospatu genuen Bideratu Roma Ijito Gazteen VII. Topaketa Irekiak eragin zigun zirrara. Bideratu Roma Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektu berritzailea da, 2014tik bultzatzen duguna, beste erakunde batzuekin batera, erromani gazteen ahalduntzeari laguntzeko. Helburua da Bigarren Hezkuntzako ikasleen garapen akademikoan eta parte-hartze sozialean eragin positiboa sustatzea. 65 neska eta mutil ijitok parte hartzen dute urtero bataz bestez. Aurten ere, argi geratu da ijito-gazteek potentzial handia dutela, baina hezkuntza-komunitatearen eta gainerako gizarte-eragileen baliabideak eta laguntza behar dituztela, antigitanismoak haien etorkizuna oztopa ez dezan.

 

 

Read more

Papusza dokumentazio zentro ijito-feminista inauguratu dugu

AMUGEk Papusza Ijitoen eta Feministen Dokumentazio Zentroa jarri du martxan aurten. Liburu eta aldizkariz osatutako funtsa jarri ditugu maileguan Otxarkoaga auzoko gure lokalean.

2023an ehun ale inguru erosi ditugu, batez ere saiakerak, baina baita nobela, poesia liburu eta haurrentzako ipuin batzuk ere, Ijito Herriaren historian, nazioarteko arrazakeriaren aurkako mugimenduan edo pentsamendu feminista antikolonialean gure ezagutza eta AMUGEren hurbileko jendearena sakontzeko. Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektu baten parte da.

Read more

Zorionekoak eta harro euskaraz ikasteagatik

Abenduaren 3a Euskararen eguna da, eta horrekin bat egiteko egitasmo desberdinak abiatu ditugu AMUGEn. Horietariko bat izan da gertuko bi neska ijito euskaldunei elkarrizketa egitea: Violeta, AMUGEko langilea; Siria, DBH 4. mailako ikaslea eta Isabel, DBH 2. mailakoa.

Haien testigantzek adierazten dute ijito gazteentzat oso inportantea dela ikasketak euskaraz egiteko eskubidea gauzatzea baina, hala ere, ez dutela espaziorik klasetik kanpo euskaraz bizitzeko. Hala, premiazkoa deritzogu hizkuntza normalizazio politiketan antiarrazismoa eta kulturaniztasuna txertatea eta, batez ere, hezkuntza eta auzo segregazioarekin bukatzea.

Read more

A30: Emakume arrazializatu eta ijitook ez dugu greba egiteko eskubiderik

Greba Feminista Orokorrerako prestatzen dabil Euskal Herria; datorren azaroaren 30ekoa, alegia. Komunikatu hau sinatzen dugun erakundeok (pertsona arrazializatu migratu eta ijitoenak) zaintzarako eskubide kolektiboaren diskurtsoa konpartitzen badugu ere, grebarekin bat ez egitea erabaki dugu, gutariko batzuk antolaketa prozesuan parte hartu genuen arren. Hurrengo mezua zabaldu nahi dugu: langile arrazializatu, migratu eta ijitook ez dugu grebarako eskubiderik!

Hona hemen gure arrazoiak:

Read more

Arrazistak izatetik salbatzen dituen ijito-laguna naiz

Afrocolectivx arrazakeriaren aurkako aldizkariarekin elkarlanean hasi gara. Lehenengo artikulua Manuela Vega Manzanares kolaboratzaileak idatzi du. Zutaz harro gaude, prima!

 

Haurra zarenean, ez dakizu besteek arrotz bezala ikusten zaituztela. Ez duzu zalantzan jartzen. Inor ez da jaiotzen arrazista izanda. Nire ustez, arrazializatutako pertsona guztiok igaro dugu une bat non kide batek eraso egiten digun, garena mespretxuz erabiliz. Hau da, ijito deitzea irain bat balitz bezala. Une horretan ulertzen duzu desberdina zarela. Denborarekin konturatzen zara haur horiek etxean esaten zitzaiena bakarrik errepikatzen zutela: ni nintzena ez zegoela ondo.

Orduan gauza gehiagoz konturatzen zara, hala nola irakasleek ikasle ijitoak bereizten dituztela, gela berean kontzentratzen garela, gainerakoetatik aldentzen garela. Gizarte arrazista bat sortzen duten eguneroko bizitzako zertzelada txiki horiek identifikatzen ikasten duzu.

Errepikatu egiten den testuinguru historiko batean kokatzen da Ijito Herriaren aurkako arrazakeria, eta aitatik semera, amatik alabara igarotzen da. Ijito guztiak zeharkatzen gaitu, estereotipoa betetzen dugun ala ez alde batera utzita. Ezin bagaituzte ere, modu bat edo beste bilatuko dute gu desberdin ikusarazteko. Are gehiago, haientzat aparteko puntua da estereotipo hori betetzen ez badugu, esango digute: “Zu desberdina zara, ez zara gainerako ijitoak bezalakoa”, lore bat balitz bezala. Beren ustez, ijitoak diren hori ez bezalakoak bagara, arrazoia emango diegu eta kontzientzia arinduko diegu estereotipoan sartzen diren ijitoei gorroto-erasoak egiteko orduan.

Estereotipoen ondorioz, ez gara inoiz pertsona indibidual gisa ikusiak. Ijitoa naiz, naizenaren zati bat da. Baina ez dut hori bakarrik izan nahi. Arrazistek ez dute ulertu nahi ogia erosten, kirola egiten edo zinemara joaten garen pertsonak garela. Estereotipoek pertsonatzat hartzetik urruntzen gaitu, eta denok dakigu zein arriskutsua izan daitekeen etnia batek gizatasuna galtzea.

Jarraitu irakurtzen Afrocolectivx webgunean (gaztelaniaz).

'Patriarca' es un término inventado desde la payitud antigitana. En el Pueblo Gitano tenemos Tías y Tíos, que son las figuras de respeto.
'Patriarca' es un término inventado desde la payitud antigitana. En el Pueblo Gitano tenemos Tías y Tíos, que son las figuras de respeto.

Ijito Herrian ez dago ez klanik: arrazakeria mediatikoari planto!

Tamara Clavería eta June Fernándezen iritzi-artikulua. Deia, Rebelión eta Unión Romaní-n argitaratu zen.

Pasaden igandean, ekainak 18, bi gizon eta emakume bat atxilotu zituzten 63 urteko gizon bati jipoitzeagatik Laredoko (Kantabria) merkataritza-gune bateko aparkalekuan. Albistea zabaldu eta ordu gutxira, komunikabideek adierazi zuten erasotuak 13 urteko emakumearen alabari sexu-jazarpena egin ziola.

Hedabide batzuek aipatu zuten titularrean edo azpitituluan atxilotutako hiru pertsonak ijitoak zirela. Hala, kazetaritzan errotuta egon beharko litzatekeen adostasun deontologikoa urratu zuten: delituen inguruko albisteetan ez dela jatorri etnikoa edo arraza-jatorria aipatu behar. Beste hedabide batzuek, aldiz, formula disimulatuagoak baliatu dituzte, hala nola “klana” edo “liskarra”, Ijito Herriari erreferentzia egiteko erabiltzen diren hitzak, gure kultura kriminalitatearekin zuzenean lotzen dutenak. Izan ere, telebistako solasaldietan “vendetta” edo “kontu-garbitze” gisa aurkeztu dute gertaera, gure familiak mafiak balira bezala. Beste modu bat izan da aipatzea erasotzaileek “azoka txikietako postuetan jartzen diren burdinezko barrak” erabili dituztela.

Ez da berria prentsa sentsazionalistak eraso baten “basakeria” eta “intentsitate izugarria” deitoratzea, eta, aldi berean, indarkeria hori ikuskizun bihurtzea. Baina, gainera, albiste honi eman dioten oihartzunak baieztatzen digu hedabide batzuen interesa eta biraltasuna areagotu egiten direla ijitoon aurkako gorrotoa katalizatzeko balio duenean.

Etsipengarria da ikustea Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak (FAPE) kazetaritza-praktika sistematiko hori babesten duela, nahiz eta bere Kode Deontologikoak honako hau ezartzen duen: “Kazetariak arreta berezia jarriko du ahulenen eta diskriminatuenen eskubideak errespetatzeko. (…) Horregatik, ez du pertsona baten arraza, kolorea, erlijioa, jatorri soziala edo sexua mespretxuz edo aurreiritziekin aipatu behar”. 2018an, FAPEk ezetsi egin zuen Secretariado Gitano Fundazioak eskualdeko hedabide baten aurka jarritako salaketa, antigitanismoa elikatzen zuten gertakarien berri emateagatik: “Ijito terminoaren erabilera ez da inolaz ere mespretxuzkoa”, argudiatu zuen erakundeak.

Ez dute onartzen informazio-estaldura horiek minutu batean zapuzten dituztela urtez urte arrazakeriaren aurka egiten dugun lan guztia. Ijitook eskubide osoko herritar gisa aitortzetik urrun, “besteak” bezala aipatzen gaituzte, arazo sozialen eta gizalegearen aurkako jokabideen erantzuleak.

Gainera, susmagarria da, kasu askotan, hedabide horiek VOXi bozgorailua ematen dioten berberak izatea, armak edukitzea legeztatu nahi duen alderdi bat, zeinaren sexu-indarkeriarako errezeta bakarra esku gogorra baita. Hala, Manuel baba eskukada batez tiroz hil zuen gizona defendatzen duen sektore sozial bera adingabe baten ustezko jazarlearen alde jarri da Laredoren kasuan. Horrela funtzionatzen du supremazismo zuriak.

Alabaina, zoritxarrez, antigitanismoa ez da soilik eskuin muturraren ondarea. Ijitook egunero egiaztatzen dugu ia inork (arrazakeriari buruz barometroek diotena baino askoz jende gutxiagok) ez digula etxebizitza bat alokatu nahi, ez gaituela beren enpresan kontratatu nahi, ezta beren haurrak ikasle ijitoen kontzentrazioko eskoletan matrikulatu nahi ere. Mendebalde Urrunean biziko bagina bezala karikaturizatzen gaituzten albisteek zerikusi handia dute sorgin- gurpila horretan: ijito ez den gizarteak ez du Ijito Herriarekin bizi nahi, eta harekin bizi ez denez, prentsan eta sare sozialetan hedatzen den irudi estereotipatua jasotzen du.

Horregatik, komunikabideei, kazetari-elkarteei eta erakundeetako kabineteei hurrengo eskaeran egin nahi dizkikegu: gorroto-diskurtsoen kontra egin dezatela, uler dezatela nola elikatzen den Europako gutxiengo etniko ugarienaren deshumanizazioa, sarraski-saiakeretatik bizirik iraun duena (baita Espainian ere). Erantzukizunez balora dezatela ijitoak inplikatzen dituzten zeintzuk gertaera bihurtuko dituzuen albiste, eta protagonistak zuriak balira bezala informatu dezaten, (lexikorik eta aurreiritzi arrazistetan oinarritutako balio-judiziorik gabe). Azkenik, kalte hori guztia erreparatu dezatela, gure irudia duintzen duten edukiak ekoiztuz.

Halaber, bermeak eskatzen ditugu albisteen iruzkinetan gorrotoaren diskurtsoetarako tarterik egon ez dadin. Nazkatuta gaude botaka arrazista horiek guztiak irentsi beharraz hedabideek gure jardueren berri ematen duten bakoitzean, dela adierazpen bat, dela arte-erakusketa bat.

Erakundeek urteak daramatzate kazetarientzako gidak argitaratzen, tratu- berdintasunari eta ijito-komunitateari buruzkoak. Horietan gogorarazten da ijito- kulturaren balioek ez dituztela babesten indarkeriazko edo delituzko portaerak. Hain begi-bistakoa den zerbait behin eta berriz gogoratu behar izateak badu izen bat: indarkeria sinbolikoa.

Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteko (AMUGE) Langileak.

Ijitoak Euskal Herrian: sei mende integrazioaren diskurtso arrazistari aurre egiten

 

Hurrengo artikulua bidali dugu hedabideetara Ijito Herriaren Nazioarteko Egunean. Euskaraz ere irakur dezakezu.

Ba al dakizu apirilaren 8an Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna dela? Eta badakizu zergatik? Googlen bilatuz gero, irakurriko duzu erromanion lehen mundu-kongresua Londresen antolatu zela 1971ko apirilaren 8an, eta hantxe adostu zirela gure bandera (ezagutzen duzu?) eta gure ereserkia, Gelem, gelem (entzun al duzu inoiz?).

Ez kezkatu aurreko galderei ezetz erantzun badiezu; gutariko askok ere sinbolo horiek orain dela gutxi ezagutu ditugu . Aitzakia hutsa dira, bereziki gogaitzen gaituen kontzeptu bat zalantzan jartzeko: integrazioa. Izan ere, zenbat aldiz entzun, esan edo pentsatu duzu ijitook ez garela integratzen? Non integratu behar gara zehazki? Jaio eta hazi garen herrialdean, gure arbasoen bizileku izan dena? Eta nork ebatziko du nahikoa integratu garen? Read more

‘Gure atzetik dabiltza’ testingaren txostena

Hemen deskarga dezakezu txosten osoa PDF formatuan

Euskadiko Emakume Ijitoen Elkarteak (AMUGE) testing bat antolatu du Bizkaiko supermerkatu eta merkataritza-guneetan, Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako “Antigitanismoa: salaketa eta ikusaraztea ikuspegi feminista eta intersekzional batetik” proiektuaren ekintzetako bat bezala.

Egoera-testinga ikerketa-teknika bat da, eta SOS Arrazakeria bezalako erakundeek askotan erabili dute diskriminazio-tratua frogatzeko hainbat testuingurutan: gaueko aisialdian, etxebizitzaren alokairuan edo lan-hautaketako prozesuetan. Guk proba enpiriko hori erabili dugu emakume ijitoek erosketak egiten ari garenean bizi dugun eguneroko kriminalizazio-esperientzia babestu eta salatzeko, gure gain dauden aurreiritziak eta estereotipoak direla eta.

Ikerketa hau egitera bultzatu zuen aurrekari bat AMUGEk 2019ko urrian Zubiarte merkataritza-gunearen aurka jarritako salaketa publikoa da. Segurtasuneko bi guardiak 12 eta 14 urte bitarteko hamahiru neskatori eta gure erakundeko hiru hezitzaileri eraso zieten zinematik irtetean. Gertaera horiek jendaurrean salatu genituen, Eraberean diskriminazioaren aurkako Eusko Jaurlaritzaren sarearen aurrean.

Testingean Bizkaiko 15 supermerkatu eta 5 merkataritza-gunetara bisitak antolatu ziren urriaren 26tik azaroaren 15era bitartean. Bi edo hiru emakumezko boluntarioz eta emakume boluntario zuriz osatutako talde bat sartu zen establezimendu bakoitzean; produktuak naturaltasunez begiratu, probatu eta erosi zituzten. Begirale independenteek lagundu zieten, lekuko moral gisa, bai eta ikus-entzunezko teknika bat ere, gorabeherak audioan eta bideoan erregistratu ahal izan zituena. Metodologia horrekin, emakumezko ijito boluntarioekiko tratu diskriminatzailea frogatu zen bisitatutako 20 establezimenduetatik 16tan, hau da, laginaren % 80an. Are gehiago, jokabide kriminalizatzaile horiek egunero gertatu ziren, eta bisitak antolatzen ditugu, baita ijito-parte-hartzaile guztiengana ere.

Kasu guztietan, pertzepzio hori behatzaile independenteek berretsi zuten, eta, besteak beste, kazetariek eta euskal kulturako pertsona ezagunek parte hartu dute. Era berean, kasu guztietan, emakume boluntario zuriek ez zuten inolako diskriminaziorik jasan, establezimendu berberetan eta baldintza beretan egon baitziren.

 

“Nola sentitu zara?” galderari erantzunez, emakumezko ijitoek honelako esamoldeak erabili zituzten: “Deserosoa, jazarria, jazarria”, “Oso beldurtua, nire atzetik zebiltzalako”. “Oso jazarria, amorru handiz, pertsona guztiak berdinak garelako”. “Jazarria, ez zidaten begia gainetik kentzen, denbora guztian”. “Gaizki, ezintasun handiz, besteen azpitik sentitu naiz”. Esperientzia hori eguneroko errealitatearekin bat datorrela ere aipatu zuten: “Guretzat gauza normala da, ezin dut inoiz lasai erosi, azkar erosi behar dut beti”.

Emakume boluntario zuriek, bestalde, normaltasun osoz egin ahal izan zuten erosketa 20 establezimenduetan; bat bakarrik sentitu zen apur bat beldurtuta segurtasun-zaintzaile bat gertu zegoelako. Emakume boluntario zurien behaketa nagusia (esperimentuko kideen diskriminazio tratuan parte hartzeaz gain) dendako langileek alde batera utzi zituztela izan zen: “Pertsonalki, ezikusia. Dendako baliabide guztiak “egoera” kontrolatzera bideratuta zeuden.

Bestalde, begiraleek honako eszena hauek deskribatu zituzten: “Sartu garen lehen unetik, ijito-emakume boluntarioei jarraitu diete” eta “saltzaileen arteko iruzkinak: hestebeteak eramango dituzte”, “egon adi, badoaz”. Merkataritza-gune bateko arropa-denda batean, emakumezko langile baten abisuak segurtasun pribatuko hiru zaintzailek osatutako dispositibo bat mugiarazi zuen; behatzaileek pingeraztunaren aldeko boluntarioak arrazakeriaz identifikatzen entzun zituzten. Otra práctica especialmente preocupante es que las personas que ejercieron la discriminación buscaron la complicidad de las voluntarias blancas o de las observadoras, con expresiones como “Disculpa que no te atienda bien, es que vienen a liarla”.

Ikerketaren emaitzen aurrean, AMUGEk frogatutzat jotzen du ez direla langile jakin batzuen jarrera indibidualen ondorio, baizik eta adierazten dutela dendako langileek eta segurtasunekoek Itanoaren aurkako aurreiritzietan oinarritutako jarraibideak jasotzen dituztela. Gainera, gizartean diskriminazio orokortua islatzen du, hedatutako eta barneratutako aurreiritziekin. Kultura horrek naturalizatu egiten du ijitoak bezero gisa barik susmagarri gisa tratatzea.

Tamara Clavería AMUGEko arduradunak gogorarazi duenez, kriminalizazio horrek “emakume ijitoen oinarrizko eskubideei eragiten die, baina gure osasunari eta autoestimuari ere eragiten die. Publikoki lotsatzen gaituztenek gure parte-hartze soziala mugatzen dute “. Kriminalizazio hori ez da merkataritzaren esparrura mugatzen, lan-merkatuan, higiezinen sektorean, hezkuntza-sisteman edo osasun-sisteman ere errepikatzen da, “baina erosketak egiteko testuingurua egunerokoena da, gure egunerokoa da”, azaldu du Claveriak.

Gainera, eguneroko diskriminazio horren aurka egiteko babes juridikorik eza salatzen dugu,ez baitago jasota Zigor Kodearen 510. artikuluak egiten dituen gorroto-delituen formulazioan.Bide bakarra erreklamazio-orriak jartzea da, ibilbide juridikorik ez dutenak,2019ko Zubiarteren kasuan egiaztatzen dugun bezala “, gehitu du.

AMUGEk gogorarazten du profil etnikoak ezin duela justifikatu pertsonekiko kontrol-jarrerarik, Rosalind Williamsen salaketari buruzko NBEren irizpenak adierazi zuen bezala, Valladoliden poliziak identifikatu zuelako beltza izateagatik bakarrik.

Zuri ere gertatu bazaizu, kontatu eta elkarrekin pentsatuko dugu nola erantzun. Deitu 946 03 85 57 telefonora edo zatoz gure bulegora Txotena kaleko 13. zenbakian, lonjan (Otxarkoaga, Bilbo)