Bideratu Roma Ijito Gazteen VII. Topaketa Irekia

December 21, 2023
December 21, 2023 amuge

Bideratu Roma Ijito Gazteen VII. Topaketa Irekia

Mahai-ingurua proiektuko parte-hartzaileekin, bigarren hezkuntzako hiru ikaslerekin eta ikasle batekin.

Oraindik irauten digu atzo Urdulizko 42. campusean ospatu genuen Bideratu Roma Ijito Gazteen VII. Topaketa Irekiak eragin zigun zirrara. Bideratu Roma Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektu berritzailea da, 2014tik bultzatzen duguna, beste erakunde batzuekin batera, erromani gazteen ahalduntzeari laguntzeko. Helburua da Bigarren Hezkuntzako ikasleen garapen akademikoan eta parte-hartze sozialean eragin positiboa sustatzea. 65 neska eta mutil ijitok parte hartzen dute urtero bataz bestez. Aurten ere, argi geratu da ijito-gazteek potentzial handia dutela, baina hezkuntza-komunitatearen eta gainerako gizarte-eragileen baliabideak eta laguntza behar dituztela, antigitanismoak haien etorkizuna oztopa ez dezan.

 

 

Atzoko ekitaldian, parte-hartzaile batzuen testigantzak jaso genituen, erreferente bihurtu direnak ekimenarekin bat egin duten ikasleak motibatzeko. Gainera, jardueraz betetako egitaraua gauzatu genuen: besteak beste, Ijitoak bai, euskaldunak ere bai lehiaketako kontakizun zirraragarri eta hunkigarriak entzun ahal izan genituen, eta jolasaren bidez campus honetan egiten diren programazioko formazioak esperimentatu genituen.

Ekitaldia Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendari den Noemí Ostolazak eta 42. campuseko ordezkariek inauguratu zuten. Mila esker denoi zuen babesagatik!

 

Foto de grupo de Bideratu Roma

Niña frente a ordenador en el campus de Urduliz